Artikulu honetan, doping-ari buruz arituko naiz, denok dakigu zer den dopina, baina aspektu batzuetan, informazioz motz gelditzen gara. Askotan, hauek ezkutuan uzten dituzte eta.
Doping mota asko dira, baina badirudi kaltegarrienak bizigarriak, anabolizatzaileak eta oxigeno gehiago garraiatzen laguntzen duten substantziak dira:
- Bizigarriak: nekea arintzeko eta lehiarako grina sustatzeko erabiltzen dira. Bizitasun fisikoa eta psikikoa eragiten dute: anfetaminak, efedrina, kafeina... Oso eskura dauden produktuak dira.
- Anabolizatzaileak: hormona esteroideetatik sortutako substantzia sintetikoak dira. Hauek, gorputzean proteina gehiago sortzea eragiten du, giharrak eta indarra handiagotuz. Azken urteotan argi ikusi da minbizia mota ugariren iturria direla eta nerbio-sistemaren funtzionamendua hondatzen dutela.
- Epo (eritropoietina) sintetikoa: globulu gorriak ekoiztea agintzen duen hormona da eta ondorioz, gorputzak oxigeno gehiago garraia dezake. Osasun arazoak ere eragin ditzake: hipertentsioa...
Doping-mota hau frogatzeko ohiko gernu-kontrolak ez dira egokiak eta horregatik odol-analisiak egiten dira. Globulu gorriek odolean betetzen duten bolumenaren ehuneko zenbatekoa adierazten duen parametroa hematokritoa da. Normalean odol-analisietan sueroa %55 izaten da eta hematokritoa %45. Erlazio hori aldatzen denean hasten dira dopinaz hitz egiten. Baina hematokrito-mailak ez du zertan dopina adierazi behar. Izan ere, altueran entrenatuz gero EPO asko ekoitz daiteke, eta baliteke ere berezko hematocrito-maila altu izatea.
Argi dagoenez, kirolarien esku merkatu zabala dago, kirol eta kirolari bakoitzak ondoen datorkion laguntzailea aurkitzeko aukera du. Bat-batean aterako dio seguruen etekinik; luzera, baina, kalte egingo dio.
Nahiz eta dopping-a oso kaltegarria den jakin, pertsona asko, irabazteko helburuarekin, edozer gauza egiteko prest dagoela argi eta garbi usten digu ondorengo bideoak... IKUSI, IKUSI!! Eta, gero, egizu gogoeta...
No hay comentarios:
Publicar un comentario