viernes, 27 de abril de 2007
BENETAZKO ARRISKUA HORI!
viernes, 20 de abril de 2007
ULTRAKIROLARIAK, BURDINAZKO MUSKULUAK ETA GARUNAK


Hawaiiko Ironman triatloia munduko kirol-proba gogorrenetako bat da: 3,9 kilometro igerian, 180 bizikletan eta 42 korrika. Proba horretan edo antzekoetan parte hartzen duen kirolaria ultrakirolaria da. Eta bada zerbait burdinazko kirolari hori gainerako pertsonetatik bereizten duena: geneak, fisiologia edo dena delakoa.
Munduko kirol-proba gogorrenetan parte hartzen duten kirolariak besteetatik bereizten dituena zer den jakin nahian, hamaika ikerketa egin dira. Eta ez da erraza ikerketa horiek aurrera eramatea. Berez, askoz errazagoa da beste edozein kiroletan jarduten duen jendeari probak egitea: zinta batean korrika jartzen dute, edo pisuak mugitzen... Minutu batzuetako kontua izaten da, ordu gutxi batzuetakoa, asko jota.
Baina munduko kirol-proba gogorrenetan (ultramaratoiak, Ironman triatloia...) ordu–piloa egiten dute (egunak ere bai proba muturrekoenetan); beraz, kirolarien jarduna ikertzeko kirol-proban bertan egiten dute lan.
ABANTAILA GENETIKOA
Aditu batzuen ustez, batzuetan ahaztu egiten zaigu giza gorputzak korrika egiteko eboluzionatu zuela, ehizaren atzetik ibiltzeko, adibidez. Beraz, aurrez ondo prestatuz gero, ia edonor izan liteke ultrakirolaria. Baina geneek ere badute zeresana, eta logikoa da pentsatzea ultrakirolariak genetikoki abantaila duela jarduera gogorrenetarako: jarduera fisiko luze eta gogorretarako gorputz egokia ematen dioten geneen aldaerak ditu.
Baieztapen hori ezin da ultrakirolari guztietara orokortu, ordea. Ikerketa genetikoek erakutsi dute ultrakirolari onenetako askok gene jakin batzuen aldaera berdinak dituztela. Beraz, abantaila genetikoaren teoriak badu funtsa, baina ez da erabatekoa, oraindik orain.
Dena dela, egia da genetikak erabakitzen duela kirolari baten oinarrizko fisiologia: muskuluak, arnas aparatua, zirkulazio-sistema eta abar. Muskuluaren kasuan, esate baterako, argi dago kirol-probaren arabera era bateko edo besteko muskulua egokiagoa dela. Ultrakirolariaren kasuan, denbora luzez jardungo duten muskulu erresistenteak behar ditu.
Muskulu horren erregai nagusia gantza da. Gantzak glukosak baino askoz energia gehiago ematen dio muskuluari, baina nekezago erabiltzen da. Bada, ikusi dute ultrakirolariek ohi baino errazago erretzen dutela gantza; nolabait, beste kirolariek baino etekin hobea ateratzen diote gorputzean metatuta dagoen gantzari, eta glukosa gorde egiten dute, aurrerago erre ahal izateko.
KONTROLA BURUAK DU
Baina ultrakirolariaren gorputzak, halako abantailak izanda ere, baditu mugak, gainerakoek bezala. Eta gorputzari kalte egin baino lehen muskuluak gogortu egiten dira. Babes-mekanismo bat da hori. Baina ultrakirolariek babes-mekanismo hori atzeratzea lortzen dute, antza.
Ultrakirolariek burdinazko muskuluak ez ezik, burua ere halakoxea dute. Minaren eta ezinaren muturrera iritsita ere, aurrera egiteko gai dira. Ez dute erraz etsitzen.
Noski, entrenamenduak hobetzen ditu muskuluak, eta burua bera ere bai. Baina zer neurritan da berezkoa, eta zer neurritan entrenamenduaren bidez irabazia? Bada, oraingoz erantzunik gabe gaude.
jueves, 12 de abril de 2007
KONTUZ KIROLA PRAKTIKATZERAKOAN...
lunes, 9 de abril de 2007
KIROLA HAURTZAROAN ETA NERABEZAROAN

Kirol jakin bat haurrarentzat ona ala txarra ote den galdetzen diote gurasoek sarri beren buruari. Erantzutea ez da erraza, kirola haurrentzat orokorrean ona dela frogatu den arren, ez baitago ikerketa zehatzik kirol mota bakoitzak haurraren hazkunde eta garapenen duen eraginari buruz. Hala ere, orientazio gisa kirol medikuek gai horri buruz ohartarazten dutena azalduko dugu. Kontuan izan "arriskua" hitza hazkunde eta garapenari begira bakarrik erabiltzen dela.
Arriskurik gabeko kirolak, onuragarriak : igeriketa, txirrindularitza, eskubaloia, saskibaloia, patinajea
Kirol eztabaidagarriak: tenisa, squasha, ekitazioa, lurreko gimnasia, dantza klasikoa, judoa, esgrima, eskia
Arriskuko kirolak: errugbya, futbola, tranpolin eta palanka saltoa, halterofilia, wind surfa, eski nautikoa
- Kirol-jarduera bat hautatzerakoan orientazioa eman behar zaio haurrari, baina bere zaletasunak errespetatuta beti.
- Kirol-jarduerak bat etorri behar du haurraren ezaugarriekin eta bere gorpuzkerarekin.
- Jolas gisa praktikatu behar du, sakrifizio eta sufrimendurik gabe.
- Lehia apur bat izan dezake, baina muga batzuen barruan eta, jakina, ez zaio erakutsi behar "onena eta lehena izateko grinarik, bigarren geratzea porrota delako". Sarritan, gurasoek bultzatu egiten dute lehiarako sena oharkabean eta etorkizuneko frustrazioak ereiten dituzte horrela.
- Kirolak lagungarri izan behar du haurraren garapen integralean. Kirol espezializatu bat egitea aukeratzen badu, espezializazioaren eraginak neutralizatuko dituzten eta desoreka eta asimetria fisikoak zuzenduko dituzten beste jarduera batzuekin osatu behar dira.
- Igeriketa osagarri ona da bestelako kirol jarduerentzako.
- Hezurren hazkundea abentura da haurrarentzat, errespetatu egin behar da eta hazten ari diren kartilagoentzako eta hezurren garapen orekatuarentzat eraso gerta daitezkeen kirolak ekidin egin behar dira.
- Behar den beroketa egitera ohitu behar da haurra, egin behar duen ekintzarako gorputza prestatzeko eta amaitzean giharrak erlaxatu eta luzatzeko ariketak egin ditzala
DOPING-a
Artikulu honetan, doping-ari buruz arituko naiz, denok dakigu zer den dopina, baina aspektu batzuetan, informazioz motz gelditzen gara. Askotan, hauek ezkutuan uzten dituzte eta.
Doping mota asko dira, baina badirudi kaltegarrienak bizigarriak, anabolizatzaileak eta oxigeno gehiago garraiatzen laguntzen duten substantziak dira:
- Bizigarriak: nekea arintzeko eta lehiarako grina sustatzeko erabiltzen dira. Bizitasun fisikoa eta psikikoa eragiten dute: anfetaminak, efedrina, kafeina... Oso eskura dauden produktuak dira.
- Anabolizatzaileak: hormona esteroideetatik sortutako substantzia sintetikoak dira. Hauek, gorputzean proteina gehiago sortzea eragiten du, giharrak eta indarra handiagotuz. Azken urteotan argi ikusi da minbizia mota ugariren iturria direla eta nerbio-sistemaren funtzionamendua hondatzen dutela.
- Epo (eritropoietina) sintetikoa: globulu gorriak ekoiztea agintzen duen hormona da eta ondorioz, gorputzak oxigeno gehiago garraia dezake. Osasun arazoak ere eragin ditzake: hipertentsioa...
Doping-mota hau frogatzeko ohiko gernu-kontrolak ez dira egokiak eta horregatik odol-analisiak egiten dira. Globulu gorriek odolean betetzen duten bolumenaren ehuneko zenbatekoa adierazten duen parametroa hematokritoa da. Normalean odol-analisietan sueroa %55 izaten da eta hematokritoa %45. Erlazio hori aldatzen denean hasten dira dopinaz hitz egiten. Baina hematokrito-mailak ez du zertan dopina adierazi behar. Izan ere, altueran entrenatuz gero EPO asko ekoitz daiteke, eta baliteke ere berezko hematocrito-maila altu izatea.
Argi dagoenez, kirolarien esku merkatu zabala dago, kirol eta kirolari bakoitzak ondoen datorkion laguntzailea aurkitzeko aukera du. Bat-batean aterako dio seguruen etekinik; luzera, baina, kalte egingo dio.
Nahiz eta dopping-a oso kaltegarria den jakin, pertsona asko, irabazteko helburuarekin, edozer gauza egiteko prest dagoela argi eta garbi usten digu ondorengo bideoak... IKUSI, IKUSI!! Eta, gero, egizu gogoeta...