Honen jarraian dieta orekatu baten jarraibide orokorrak azalduko ditugu:
Adinekoek denetarik jan behar dute, euren patologiak direla eta debekatuta dutena izan ezik.
Dietak anitza, hartzeko modukoa eta gozoa izan behar du.
Elikagarritan aberatsak diren elikagaiak jan behar dira, are gehiago guztira hartzen diren kaloriak zenbat eta gutxiago izan.
Dietek sinpleak eta prestatzeko errazak izan behar dute.
Dieta egunean egin beharreko lauzpabost otordutan banatuko da.
Proteinek zenbait jatorri ezberdinetatik izan behar dute. Landareetatik datozen proteinak nahasketekin osatuko dira; hau da, barazkien eta laboreen nahasketekin (arroza ortuariekin) edo lekariak eta barazkiak nahastuz (dilistak arrozarekin, garbantzuak azarekin) osatuko dira, funtsezko aminoazidoak osatzeko. Animalietatik datozen proteinak esne gaingabetua, gazta koipe gabeak, gaztanbera, azalik gabeko oilaskoa, arrain zuriak eta urdinak, eta astean bizpahiru arrautza janda hartuko dira.
Karbono-hidrato konplexuak hartu behar dira.
Batez ere azido koipetsu mono eta poliinsaturatuak (olioak eta arrain urdinak) hartuko dira.
Elikagaiak egosiz gero, beti hartu behar da likido edo salda, elikagaitik sortutako gatz mineralak eta bitaminak aprobetxatzeko.
1Ahal bada frijitutako gutxi jan; hobe da elikagaiak erreta, baporean edo plantxan prestatzea.
Fruta eta barazki freskoak, ura atera gabe, jan behar dira. Zukuak badira, ura atera eta segituan hartu.
Kloruro sodiko (gatza) gutxiago hartu.
Egunero-egunero litro bat eta erdi edo bi litro ur, infusio, zuku edo salda edan.
Ez hartu neurriz gain alkoholdun edaririk ezta ernagarririk (kafea, tea eta abar) ere.
Ariketa fisikoa egin aire zabalean (paseatzea,... giharren masari eusteko eta D bitamina sortzea errazteko).
lunes, 21 de mayo de 2007
lunes, 7 de mayo de 2007
ADIN BAKOITZAK BERE KIROLA

Kirolen bat egitea, edo besterik ez bada ere egunero ariketa pixka bat egitea, beti da mesedegarri, baina sarritan ez da erraza bakoitzarentzat egokiena zein den jakitea. Kirol bat aukeratzeko orduan pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak eduki beharko dira kontuan, bere bizitzeko estiloa eta, batez ere, bere adina.
Asko dira kirolaren mesedeak goraipatzen dituzten ikerketak, betiere hobby moduan hartzen denean eta ez medikuak agindu edo inposatutako obligazioa bezala. Horrela, adibidez, gauza jakina da kirolak egonkortasun emozional handiagoa eskaintzen duela, eta gure bihotzaren osasuna hobetu egiten duela. Belan urrezko domina olinpikoa irabazi zuen Jose Luis Doreste medikuak, gaur egun Dexeus Institutuko Kirol Medikuntzako Unitatearen arduradunak dioenez, "kirola egitea osasun fisiko eta baita psikiko hobea edukitzeko modua da, eta oro har kirola egiten duten pertsonen adorea hobetu egiten da". Baina ez da hor amaitzen guztia, azken ikerketek frogatu duten bezala ariketa fisikoak irudimena eta baita sormena ere gehitu egiten baititu.
Ia dena positiboa da, beraz, kirolean eta oso gutxi dira ariketa fisikoa egitearen kontraindikazioak. Bihotzeko gaitzak edo lokomozio-aparatuko alterazioak baldin badaude soilik debekatzen da erabat kirola egitea, eta kasu horietan ere, pertsona horiek espezialista baten begiradapean, ahalegin edo esfortzu gehiegi eskatzen ez duen ariketa-motaren bat egiteko moduan egongo dira.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)